Zerbitzuak
Ikuztegi zerbitzua
Ikuztegia Nafarroan
Gure zerbitzuak ostatuei (hotelak eta apartamentu turistikoak), balneario eta spa zentruei, eta egoitzei (nola jende helduarendako nola ikasle zentruendako) eskaintzen dizkiegu, eta bertze motatako enpresa batzuei ere bai (adibidez auto tailerrak).
Edozein motatako arropak garbitu eta lisatzen ditugu: oheetako arropak, mahaietako mantelak, uniformeak, lan arropak, etab.
BIlketa
Zure arropa zikina guk biltzen dugu dauzkagun lan ibilgailu propioekin.
Garbiketa eta lisaketa
Behin maindire, toaila eta lan arropak garbitu ondoren, lisatu eta tolesten ditugu.
Eskura ematea
Zure instalazioetan arropa garbia entregatzen dugu zurekin adostutako orduan.
Zerbitzu profesionala
Ikuztegi industriala Nafarroan
Azkarate Ikuztegian zerbitzu profesionala, azkarra eta kalitatezkoa ematea dugu xede. Hainbat motatako arropak garbitu eta lisatzen ditugu.
Gure kamioneta propioak ditugu biltze eta entregatze lana errazteko. Arropa entregatzerako orduan, arropa guztiz lisatuta, txukunduta eta ongi enpaketatua egoteaz arduratzen gara.
Gure lan lekua modernoa eta lan egiteko beharrezko makineriaz ekipatuta dagoela erran daiteke, izan ere, merkatuan dauden eta punta puntako teknologia daukaten makinak bait ditugu.
Renting - Arropen alokairua



Renting zerbitzu osoa
Zerbitzu mota hau eskaintzen diegu gure bezero diren hotel, apartamentu turistiko, jatetxe eta egoitzei, arropa bolumen garrantzitsu bat mugitzearen truke.
Hainbat motatako arroparekin lan egiten dugu, zenbait kasutan arropa pertsonalizatuak egiten ditugu (adibidez, hotelaren logoa sartuz), neurriko soluzio bat eskainiz bezero bakoitzarentzat.
Mantelak, serbiletak edota laneko jantzi zein uniformeak jartzen ditugu bezeroen eskuragarri.

Azkarate Ikuztegiak Lyba Textil banatzailerakin lan egiten du arropa lortzerako orduan. Lyba arropa fabrikatzaile eta banatzailea da Estatu osoan, merkatuan 80 urte baino gehiagoko esperientziarekin.
Honetaz gain, Azkaratek bertze banatzaile nazional zein internazional erabiltzen ditu bezeroei arropa hornitu ahal izateko.